GH Start-up contest

Startup eta enpresa-proiektuetarako

Bidelagunak nahi ditugu

Ekimen hau sortu berriak diren enpresei eta ekintzaile gazteei zuzenduta dago, betiere GH CRANESen jarduketa-esparruetako edozeinekin loturiko negozio-proiekturen bat badute:

  • Jasotze-mekanismoak Jasotze-mekanismoak
  • Zubi-garabiak, portiko-garabiak eta garabi-besoakZubi-garabiak, portiko-garabiak eta garabi-besoak
  • Saldu ondoko zerbitzuakSaldu ondoko zerbitzuak
Zer motatako proiektuak interesatzen zaizkigu?

1

Zer motatako proiektuak interesatzen zaizkigu?

GH CRANESek interesa du gai hauetako baten inguruko enpresa-proiektuetan:

Segurtasun-sistemak

Safety first. Gure garabiak maneiatzean segurtasuna bermatzea da GH CRANESentzat garrantzitsuena. Sensorikaren eta hari gabeko komunikazio-sistemen esparruko ezagutza aurreratuenak etengabeko bilakaera du eta, horri esker, aukera berriak esplora ditzakegu gure garabiak segurtasun-sistema aurreratuenez gaitzeko.

Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:

 

  • Garabiaren ingurunean segurtasun-eremu bat zehaztea, RFID teknologiaren bitartez.
  • Kakoaren angelua egiaztatzeko sistema bat garatzea.

Automatizazioa

Garabien automatizazioa jada ez da aukera huts bat: izan ere, beharrezkoa da garabi industrialak baliatzen dituzten ekoizpen-prozesu askotan. Prezio lehiakorren truke serieko prestazio gehiago emateko konpromisoa du gure konpainiak, eta horren haritik, automatizazio-soluzioetarako dugun paper-zorroa hurrengo mailaraino igoarazteko erronka proposatzen dizuegu. Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:

  • Kulunkaren aurkako sistema bat –lazo itxikoa– garatzea, orgaren eta zubiaren mugimendurako.
  • Altuera desberdinetan dauden garabien arteko kolpeen aurkako sistema bat.

Prozesuen eta datu-tratamenduaren digitalizazioa

GHn gogoeta estrategikoa egin dugu laugarren industria-iraultzak gure negozioan duen inpaktuari buruz. Gauzen Interneten, konektibitatean eta prozesuen digitalizazioan jazotako aurrerakaden aldeko apustua egin dugu; horri esker, saldu ondoko fasera bideratutako zerbitzu berriak garatu ahal izan ditugu, eta zuen laguntza nahi dugu zerbitzu horiek hobetzeko. Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:

  • Garabien osagaietako akatsen diagnostikoan aplikatutako adimen artifiziala.
  • Mantentze-datuen analisi estatistikoa, mantentze-ereduen klusterizaziorako.

Parte hartu Informazio gehiago

Zer lortzen du gure enpresak?

2

Zer lortzen du gure enpresak?

Zuen proiektua hautatuz gero, hainbat modutan babesteko konpromisoa hartzen du GH CRANESek.

  • Proiektu berriko produktuak erosteari lehentasuna ematen dioten kontratuen bitartez.
  • Industria-bazkide gisa parte hartzeko aukeraren bidez, azpiegitura, ezagutza, langileak eta baliabide teknikoak ekarriz.
  • Bazkide kapitalista gisa parte hartzeko aukeraren bidez.
  • Inbertitzaile berriak edo bestelako bazkideak aurkitzen lagunduta.

Parte hartu Informazio gehiago

Nolakoa da prozesua?

3

Nolakoa da prozesua?

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete behar duzu 2021eko otsaileran 29a baino lehen. GH CRANESek lehen hautaketa bat egingo du profil onenekin, eta proiektuaren planteamenduari buruzko txosten bat –xehatuagoa– eskatuko dizu; bideragarritasun-plan bat eta lankidetza-proposamen bat txertatu beharko dituzu.

Batzorde Ebaluatzaileak hainbat alderdi aintzat hartuta baloratuko ditu hautagaiak: profila; trebetasunak; ekintzailetza-gaitasuna; eta proiektuaren konpromiso-maila. 2021eko irailaren 30ean jakinaraziko da zer pertsona edo talde aukeratu diren programan sartzeko.

Parte hartu Informazio gehiago

 

GH Start-up contest Startup eta enpresa-proiektuetarako

Parte hartu

Bete formularioa eta GH Start-up contest Programan parte hartu:

Harremanetarako pertsona
Enpresa proiektua
Fitxategiak 10 MB baino txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi motak: gif jpg jpeg png txt rtf pdf doc docx odt ppt pptx rar zip.