Zergatik deitzen da OLEA?

Familia GH

OLEA da programa honen izena, eta badago horretarako arrazoirik.

OLEA da Guerra familiaren baserriaren izena. Bertan bizi izan ziren eta bertan garatu zuten beren grina ekintzailea. Ola baten izena daraman OLEA baserrian jaio zen GHren proiektua.

Baserri horretako zelaietan biltzen zen hainbat lekutatik iritsitako burdina, urtu eta une hartan martxan jartzen ari ziren enpresa-ekimenetara bidaltzeko, hain zuzen, gure historia industriala idatzi duten horietara.

Horregatik eman zaio programa honi OLEA izena. GH (Guerra Hermanos) enpresaren sorlekuak bere izena eman dio proiektu honi, duela sei hamarkada bultzatzen gintuen ekiteko eta hobetzeko grina hori piztuta mantentzeko eta GH etorkizunera eramateko.