GH CRANES

Nor Gara

Top5
Munduko garabi-fabrikatzaileen artean.
Liderrak
Espainia eta Portugalen.
115.000
Garabi saldu ditugu mundu osoan.
GH Cranes Taldea

60 urteren ondoren, berberak izaten jarraitzen dugu

Gure enpresa munduko liderretako bat da jasogailuen sektorean, eta merkatuko aukerarik zabalena dugu.

1958an sortu zen gure konpainia, familia-enpresa gisa, eta, gaur egun, 60 urte geroago, hasieran genuen espiritu ekintzaile eta independentearekin jarraitzen dugu, mundu osoan 115.000 garabi baino gehiago instalatu ondoren.

Munduko merkatu nagusietan gaude, ekoizpen- eta merkataritza-enpresa propioak ditugu eta kontinente guztietako 75 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditugu gure produktuak, merkataritza-banatzaileen eta -bazkideen bitartez.

Gure erroak errespetatzen ditugu baina, aldi berean, badakigu mundu globalizatuak erronka berriak planteatzen dituela, eta teknologia aplikatzen dugu gure ekoizpen-prozesuetan, baita gure garabi eta jasotze-mekanismoetan ere. Jakina, lehiakortasun handiagoa emango dieten garabiak nahi izaten dituzte gure bezeroek baina, horretaz gain, hornitzaile global, integral eta independente baten soluzio globalak ere nahi izaten dituzte.

Horretarako, onenak nahi ditugu gurekin, hazten jarraitu nahi baitugu eta, horretaz gain, sortu ginenean gure bezero guztiekin hartu genuen konpromisoari eutsi nahi diogu.

Pertsonak gure garapenaren muinean ipini behar ditugu. Horregatik, ekintzaileen talentua behar dugu

GH CRANES Saria Ikasleentzat

GH CRANES saria

Ikasleentzat

Berrikuntzaren GH CRANES Saria espezialitate desberdinetako karrera teknikoen azken urtean dauden bi ikaslez edo gehiagoz osatutako taldeetara zuzenduta dago.

Gehiago jakiteko

GH START-UP CONTEST Programa Startup eta enpresa-proiektuetarako

GH START-UP CONTEST Programa

Startup eta enpresa-proiektuetarako

GH START-UP CONTEST Programa GHren jarduketa-esparruekin (polipastoak, zubi-garabiak, atariak, garabi-besoak, saldu ondoko zerbitzuak, etab.) lotutako enpresetara edo enpresa-proiektuetara zuzenduta dago.

Gehiago jakiteko