GH Start-up contest
Startup eta enpresa-proiektuetarako
Bidelagunak nahi ditugu
Ekimen hau sortu berriak diren enpresei eta ekintzaile gazteei zuzenduta dago, betiere GH CRANESen jarduketa-esparruetako edozeinekin loturiko negozio-proiekturen bat badute:
- Jasotze-mekanismoak
- Zubi-garabiak, portiko-garabiak eta garabi-besoak
- Saldu ondoko zerbitzuak
1
Zer motatako proiektuak interesatzen zaizkigu?
GH CRANESek interesa du gai hauetako baten inguruko enpresa-proiektuetan:
Segurtasun-sistemak
Safety first. Gure garabiak maneiatzean segurtasuna bermatzea da GH CRANESentzat garrantzitsuena. Sensorikaren eta hari gabeko komunikazio-sistemen esparruko ezagutza aurreratuenak etengabeko bilakaera du eta, horri esker, aukera berriak esplora ditzakegu gure garabiak segurtasun-sistema aurreratuenez gaitzeko.
Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:
- Garabiaren ingurunean segurtasun-eremu bat zehaztea, RFID teknologiaren bitartez.
- Kakoaren angelua egiaztatzeko sistema bat garatzea.
Automatizazioa
Garabien automatizazioa jada ez da aukera huts bat: izan ere, beharrezkoa da garabi industrialak baliatzen dituzten ekoizpen-prozesu askotan. Prezio lehiakorren truke serieko prestazio gehiago emateko konpromisoa du gure konpainiak, eta horren haritik, automatizazio-soluzioetarako dugun paper-zorroa hurrengo mailaraino igoarazteko erronka proposatzen dizuegu. Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:
- Kulunkaren aurkako sistema bat –lazo itxikoa– garatzea, orgaren eta zubiaren mugimendurako.
- Altuera desberdinetan dauden garabien arteko kolpeen aurkako sistema bat.
Prozesuen eta datu-tratamenduaren digitalizazioa
GHn gogoeta estrategikoa egin dugu laugarren industria-iraultzak gure negozioan duen inpaktuari buruz. Gauzen Interneten, konektibitatean eta prozesuen digitalizazioan jazotako aurrerakaden aldeko apustua egin dugu; horri esker, saldu ondoko fasera bideratutako zerbitzu berriak garatu ahal izan ditugu, eta zuen laguntza nahi dugu zerbitzu horiek hobetzeko. Hona hemen garapen-proiektuen adibide posible batzuk:
- Garabien osagaietako akatsen diagnostikoan aplikatutako adimen artifiziala.
- Mantentze-datuen analisi estatistikoa, mantentze-ereduen klusterizaziorako.
2
Zer lortzen du gure enpresak?
Zuen proiektua hautatuz gero, hainbat modutan babesteko konpromisoa hartzen du GH CRANESek.
- Proiektu berriko produktuak erosteari lehentasuna ematen dioten kontratuen bitartez.
- Industria-bazkide gisa parte hartzeko aukeraren bidez, azpiegitura, ezagutza, langileak eta baliabide teknikoak ekarriz.
- Bazkide kapitalista gisa parte hartzeko aukeraren bidez.
- Inbertitzaile berriak edo bestelako bazkideak aurkitzen lagunduta.
3
Nolakoa da prozesua?
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete behar duzu 2021eko otsaileran 29a baino lehen. GH CRANESek lehen hautaketa bat egingo du profil onenekin, eta proiektuaren planteamenduari buruzko txosten bat –xehatuagoa– eskatuko dizu; bideragarritasun-plan bat eta lankidetza-proposamen bat txertatu beharko dituzu.
Batzorde Ebaluatzaileak hainbat alderdi aintzat hartuta baloratuko ditu hautagaiak: profila; trebetasunak; ekintzailetza-gaitasuna; eta proiektuaren konpromiso-maila. 2021eko irailaren 30ean jakinaraziko da zer pertsona edo talde aukeratu diren programan sartzeko.
Parte hartu Informazio gehiago
GH Start-up contest Startup eta enpresa-proiektuetarako
Parte hartu
Bete formularioa eta GH Start-up contest Programan parte hartu: